Link to: Ideia garatuLink to: Ideia garatu
Follow a manual added linkFollow a manual added link

Zer da ATENEA proiektua?

Belaunaldien arteko talde mistoak sortzeko helburua duen proiektua da hainbat arlotako gaitasunak lantzeko, hala nola: eraldaketa digitala enpresa-eremuan, negozio-ideia berriak sortzea, aukerak agertoki berrietan, etab.

Proiektuak mentorizazio-prozesu bat jasotzen du, komunitatean eta belaunaldi arteko ezagutza-sareen bidez balio-komunitate bat sortuz eta kudeaketa, antolaketa eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatuz. Gure ustez, oso sektore desberdinetan esperientzia handia duten pertsona horiek proiektu eta ideiak sortzen eta garatzen lagun dezakete, haien ezagutzaren transferentziaren bidez.

Bestalde, gure ustez, Euskadiko egungo egoerari erreparatuz, pertsonek edo erakundek bultzatutako proiektu eta ideiak badaude, baina, hala ere, baliteke horiek beren proiektuak gauzatzeko eta posible egiteko behar dituzten baliabideak eta ezagutza ez izatea. Enpresak sortzeko hainbat arlotan aritutako pertsonak ezagututa, proiektu horiek modu eraginkorragoan eta egokiagoan sustatu ahal izango dira.

MENTORIAK

Partekatu zure bizitza osoko esperientzia eta ezagutzak! Laguntza eta hazkunde espazio bat izateko aukera duzu eta ikaskuntza transferitzeko toki bat ere.

IDEIAK GARATU

Eskatu laguntza zure ametsetako proiektuan lanean jarraitzeko! Networking batean parte hartu, ikasteko espazio bat izan eta komunitate baten parte izango zara.

Informazio gehiago eskatu nahiko nuke

T 688 759 628  |  T 943430312
atenea@daiteke.com

Abrir chat
Kaixo,
zertan lagun diezazukegu?

Hola,
¿En qué podemos ayudarte?